Heike Freirek dio umeek naturarekiko duten harremana ona izateaz gain ezinbestekoa dela haurrak osasuntsuak eta zoriontsuak izateko. Berarekin jolastuz haurrek konturatu gabe ikasten dute.
Ingurune naturaleko jarduerek aukera ematen digute HARRITZEKO, haien arreta erakartzeko eta inguruan gertatzen den guztiarekiko jakin-mina pizteko. Naturak, aske korrika egiteko aukera, zikintzeko aukera, zoriontsu sentitzeko ingurune seguru eta libre izateko aukera eskeintzen die.
Merezi du, beraz, gurasoak, irakasleak eta hezitzaileak natura haurren eguneroko bizitzara hurbiltzeko egiten ditugun ahalegin guztiak.
Udalekuetarako jarduerak
Izen-emateak banaka egiten dira webgunean. Guk taldeak adinaren arabera egiten ditugu, lagunak biltzen saiatuz. Haurrak beti alda daitezke taldez, nahi badute. Guretzat funtsezkoa da gustura egotea eta gozatzea.
Abentura parkea,ur kirolak eta baserriko tailerrak
Goizero kirola egingo dugu. MULTI-ABENTURA, eta UR-KIROLAK. Arratsaldean baserriko tailerrak, astiko jolasak eta igerilekua
Laidako hondartzan edo Lekeition UR URDAIBAIrekin, multiabentura, zehazki, ur-kirolak, esaterako surfa, arraste-ontziak, piraguak, Stand Up Padel, BigSUP.
Mendexan, UR URDAIBAIrekin, Multiabentura, tirolina, rappela, tibetar tunela, etab…
- Baserriko ANIMALIAK: ezagutu eta zaindu
- ZALDI BATEAN IBILTZEN: ibiltzen eta zuzentzen ikasten dute
- BARATZA: Landatu, erein, BIRLANDATU, bildu eta barazkiak ureztatu
- SUKALDARITZA: pastelak, magdalenak, ogia, pizza, etab.
- ESKULANGINTZA: Naturako materialak biltzen dituzte eta etxera eramateko apaingarri bihurtzen dute.
- ZUR LANKETA: lan txiki bat egiten dute.
- LORATETZA: Berotegiko loreak zaintzen dituzte
- IBILBIDEA:Basoan zehar ibilbide bat egiten dute behatzeko beraien inguruan dagoena: txoriak, etab…
Jarduerak ikastetxeentzat
Baratze baserri-eskolan, aukera hori eskaini nahi diegu umeei, eskola-egunetan, irakasleekin joan daitezen.
Adimenak garatzeko tailerrak
Adimen anitzak garatuz, ikastetxe bakoitzeko Baratzen egoteak ikaskuntza esanguratsua izatea nahi dugu ikasleentzat.
Ulermenean oinarritutako irakaskuntza eskaintzen diegu. Baratzeko egonaldiak lau adimen garatzea dakar beti.
- Pertsonaren barruko adimena: autonomia landuz (bakoitzak bere burua zaindu egin behar du, garbitu, jantzi, bere gauzak bildu, jantokian lagundu)
- Pertsonaren arteko adimena: besteekiko eta naturarekiko bizikidetzaren bidez (elkarri laguntzea, elkarlana, natura zaintzea)
- Hizkuntza-adimena: Komunikatzeko beste hizkuntza batzuk erabiliz: euskara eta/edo ingelera
- Adimen naturalista: Baratze dagoen ingurune naturala oso tresna erabilgarria da adimen guztiak lantzeko, ingurune naturalak ikasleengan sortzen duen emoziotik eta interesetik abiatzen baikara. Zentzumenen estimulazioa lantzeko ere balio du.