Instalazioak
Gure Baserri Eskolako instalazioak
Gure Instalazioak hoberenak dira. Urdaibaiko Biosfera Erretserban
Baserria
-
lau solairu ditu, ondoren azalduriko moduan banandurik daude:
- Beheko solairua: sukaldea, jantokia, irakasle gela, garbitokia, eta bulegoa.
- Lehenengo solairua: Haurren logelak (4 logela 68 umeentzat), komunak, 2 irakasleen logela eta terraza.
- Bigarren Solairua: Haurren logelak (4 logela 68 umeentzat), komunak, eta 3 logela irakasleentzat eta beraienztako komuna.
- Ganbara
Pabilioia
-
Baserriari atzealdetik atxikia.Bertan, aurki daitezke:
- 25 metro karratuko 2 tailer ( Haur Hezkuntzako tailerra eta perretxiko tailerra), jolaslekua(80 metro inguru) , eta komunak.
Zaldian Ibiltzeko
- Bi toki ezberdin erabiltzen ditugu, bata estalpean eta bestea ez.
Korta
-
Atzealdean kokaturik dagoen 2 solairutako eraikuntza. Hemen abereen ukuilua dago:
- Gure animaliak (behia txahalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak,, ahateak,….) . Goikaldean abereen pentsuak, lanabesak… biltzen dira. Eskulangintza, sukaldaritza eta zur lanketa tailerrak ere badaude.
Negutegiak
- 850 m2-ko negutegi bat barazkien produkziorako erabiltzen da, eta bestea, 500 m2-koa, berriz, loragintza tailerrerako.
Jokoaren Eremua
- Astialdirako kanpoko eta barruko gune ezberdinak daude: futbol eta saskibaloi zelaiak eta terrazak.